XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERBIO-SISTEMAREN BITARTEZKO ERREGULAPENA

Kanpoko ingurune eta bizingurunearen berri jakiteko eta organismoaren barnean funtzio ezberdinak konbinatzeko eta bateratzeko jarria dago nerbio-sistema.

Kinada fisiko kimikoek, organo hartzaileen nerbio, bukaeretan jotzen dute; nerbioek orduan, bere zentrugunei jakinerazten diete zirikada eta kinada horien berri, eta zentruetan erantzun egokiak eman ondoren, organo egikorretara bidaltzen dituzte.

Beste maila batean ere, animalia konplexu baten ihardunak, organo hartzaile batzutatik organo egikorretarako informazio isurpenaren menpean daude.

Ingurunearen kinada egokiak, zelula hartzaileek, haik kinada elektrogenikoak bailiren kodifikatzen dituzte: kinada elektrogeniko hauk, nerbio sistemaren bitartez garraiatzen dira, giharre, guruin, kromatoforo, eta beste egitura egikorrak bizkortzeko.

Orduan, nerbio sistema, organo hartzaile eta egikorren arteko nahitaezko katenmaila dugu, garraiatze eta integrazioarako balio duena.

Filogenetikoki, telefono edo telegrafo sistema baino zerbait gehiago da, zeren animalia batzuen jokaera eta aprenditzaia konplikatua integratzeko, mekanismo erabat konplikatu eta sofistikatuak behar baitira.

Animalia batzuen jokaerak jaiotzetikoak dira (animalia gehienen kasua); baina beste animalia batzuk ikasteko ahalmena dute, hain zuzen goi mailako ornodunak eta batez ere ugaztunak.

Animalien eboluzio edo bilakaeran lehenik agertzen den gauza, kinada harreran espezializaturiko zelulak dira, gero bilakaeraz nerbio sistema sortuko delarik.

Nerbio sistemaren sorrera eta bilakaerari buruz hainbat eritzi izan dira, orain ez dela denbora asko, aldeko gehien zeukan teoria, lehenbiziko nerbio zelula banaturik egon eta gero elkartuz joan zirelakoa da.